Gaur, Azaroaren 25a da, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna. Mundu guztiko neskatila, neska eta emakumeek oraindik ere jasaten duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna da.
Eskolan ere badugu zer esana genero-indarkeriari aurre egiteko orduan baina lan hori ez da batere erraza, genero-indarkeriak era eta adierazpen asko dituelako.
Ondo sentitzen gara ondo tratatzen gaituztenean, beraz, zabal ditzagun tratu onak gure inguruan.