Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduko herrialde askotan. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.
Guk ere gure alea jarri eta emakumeen eskubideen alde egin nahi dugu. Horregatik, gaur egun oraindik dirauten diskriminazio eta desberdinkeriak salatzeaz gain, proiektu bat ondu dugu aste honetan zehar, euskal emakume idazle eta ilustratzaileei buruzkoa, hain zuzen.
Gaur bukatuko da proiektua, baina bihartik aurrera ere berdintasuna lortzeko lanean jarraituko dugu.