Aste honetan zehar, LH6. mailako irakasle eta ikasle talde bat Eslovakian dago Erasmus proiektu batean parte hartzen. Hango familiek hartu dituzte haien etxeeetan, eta haien ikastetxearekin batera ari dira egunero hainbat ekintza eta bisita egiten.
Ikasleak oso gustura omen daude hango eskolaz gain, gertuko herriak, inguru naturala eta bertako kultura ezagutzen. Familiekin eta bertako lagunekin ekintzak ere egiten dituzte. Aste osoa egin ondoren bueltatuko dira Zarautzera, eskolako azken astea amaitzera.
Ez gara, ordea, gu izan bidaiatzen dabiltzan bakarrak. Aste honetan zehar, Flandriako bi ikastetxe publikotako irakasle talde batek hiru eguneko egonaldia egin du gurekin, Orokietako lan egiteko modua eta metodologia ezagutzen.
Oso esperientzia aberasgarria izan da bai guretzat eta baita haientzat ere. Gure lanaren inguruko hausnarketak eginez, zertan hobetu dezakegun pentsarazi digute; eta, bestetik, esan digute asko gustatu zaiela egun hauetan ikusitakoa, eta ideia askoren bueltatzen direla etxera.
Bereziki gustatu zaie nola irakasten dugun matematika, zientzia lantzeko erabiltzen dugun metodoa eta baratza proiektu desberdinetan nola dugun txertatuta.
Haur Hezkuntza ere ikusteko aukera izan dute, eta Zentzumenen gelak harritu omen ditu, ez zutelako horrelako gelarik ezagutzen.
Espero dugu etorkizun batean guk ere haiek bisitatzeko aukera izatea, eta haiengandik gauza berriak ikastea.