Aste honetan, hainbat txango izan dira eskolan. Horietako bat da hau, LH5ekoek Algorrira egindakoa. Hauxe da bidali digutena:
Atzo, azaroaren 9an, 5. mailako ikasle eta irakasleak Algorriko Interpretazio Zentrora joan ginen, Zumaiara.
Dagoeneko HARRI, FOSIL, MINERAL proiektua amaitu dugu eta atzoko irteeran proiektuan zehar ikasi ditugun hainbat eduki beste modu batera ikusteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta izugarri ondo pasa genuen.
Gure planetaren historia kontatzen duen liburu erraldoia da Flyscha eta Zumaian duguna benetan interesgarria da jasotzen duen informazioa oso ondo mantendu delako. Geruzaz-geruza 60 milioi urtetako informazioa topatu dezakegu bertan eta pauso txiki bat emanda gizakiok lurrean daramagun denbora guztia osatu dezakegun bitartean, kilometroak behar ditugu planetaren bizitza osoa zeharkatzeko.
Oso ondo pasa genuen!