Familiek baratza atontzeko lanak egin ondoren, ikasleen txanda iritsi da. Haur Hezkuntzako ikasleak izan dira lehen bankalean landaketak egin dituztenak. Olentzerok haziak, lurra eta lan tresna batzuk utzi zituen opari eskolan. Haur Hezkuntzako gela guztietan hazi haiek erein zituzten eta prest utzi zituzten lehen bankalean landatzeko.
Irakasleen laguntzaz, eta txikienek lan handia egin ondoren, prest daude tipulak, ilarrak, baba handiak eta baratzuriak gure baratzean hazten jarraitzeko, eta gu ere gogoz gaude hori guztia nola gertatzen den aztertzeko.
Zein aberasgarria den horrelako lekuak izatea eskolan naturarekin harremantzeko eta bide batez ikasteko.