Atzo Lizardi Institutuko zuzendaritza taldekoak Orokieta Herri eskolara etorri ziren 6.mailako ikasle eta gurasoei DBH1eko etapa berriari buruzko nondik norakoak aurkeztera.
Gure ikasleek irailean hasiko duten garai berria ilusioz eta konfiantzaz hasteko informazioa eman zieten, eta familiek zeuzkaten zalantzak edo galderak argitzeko aukera izan zuten.
Garrantzitsua da guretzat Lehen Hezkuntzatik DBHra egiten den aldaketa ahalik eta errazena izatea ikasleentzat. Horregatik, herriko eskola publikoko bi etapen arteko lotura zaintzen dugu hori hala izan dadin.