Azken urteetan gero eta eTwinning gehiago garatzera animatzen dira Orokieta Herri Eskolako irakasle eta ikasleak. Aurreko ikasturtean, guztira 9 proiektutan hartu genuen parte eta horietako 4 proiektuk Europar kalitate zigilua lortu dute. Atzo izan zen eTwinning proiektuen sari banaketa Gasteizen eta Amaia Agirre ikaskuntza eta berriztapen zuzendariaren eskutik jaso zituzten Karmele Blancok eta Borja Etxabek beraien proiektu sarituen zigiluak. Horrelako aitortzak bide honetan jarraitzera ianimatzen gaituzte.
Zorionak Karmele, Borja eta parte hartu duzuen ikasle guztiei!