Gaur goizean LH4. mailako ikasleak Zuhatzara joan dira egonaldia egitera. Asteazken arte egongo dira bertan.

Untxien Uhartea ere deitzen zaion leku zoragarri hau Arabako Uribarri Ganboako urtegian dago kokatua. Bertan aterpetxea, jolasguneak eta bainuguneak daude, eta ur-kirolak egiteko aukera paregabea dago. Arrauna, kanoa, wind-surf eta abar egiteko aukera izango dute gure ikasleek.

Eguraldia ere aparta dute, beraz, ziur gaude primeran pasako dutela.