Gaurkoan bi albistekin gatoz.
Lehenik eta behin, maiatzean Agenda 30eko Udaletxeko Foroa ospatu genuen urtero bezala. Zarauzko ikastetxe guztietako ordezkariak udaletxean elkartu eta alkateari eta gainontzeko zinegotziei urtean zehar egindako lana aurkeztu genien pleno aretoan. Gure ikastetxetik Ingurumen Batzordeko ordezkariak joan zinen eta primeran egin zuten euren azalpena.
Azken bi ikasturte hauetan, Energia Berriztagarrien gaia landu dugu eta hainbat ekintza burutu ditugu ikastetxe guztiok elkarlanean. Alde batetik, ikasleek bizikleta tailer bat antolatu eta eskeini zuten euren ikastetxeetan bizikletaren erabilera sustatzeko asmoarekin. Eta bestetik, material berrerabiliekin buruturiko eskulanen erakusketa eta lehiaketa ere antolatu zuten merkatu plazako 1go solairuan. Gainera gure ikastetxeko Ayelen Etxegoena eta Hodei Barrero irabazi zuten 1go saria LH5-LH6 kategorian.
Beraz, ZORIOANAK bioi.
Bestalde, aurreko batean kontatu genizuen Lizardiko ikasleak etorri zirela jolas orduetan gure ikasleekin jolastera, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Oraingoan berriz, dibersifikazio gelako ikasleekin elkarlanean egin dugun oso proiektu politaren berri eman nahi dizuegu. Euren teknologiako saioetan gure baratzerako identifikazio txartelak diseinatu eta sortu dituzte. Momentuz, 15 txartel egin dituzte eta hurrengo urteetan ere proiektu honekin jarraitzeko asmo sendoa dugu. Baratzera etorri eta gure LH2ko ikasleekin batera, txartelak kokatu ditugu euren lekuetan. Oso esperientzia polita izan da eta gure partetik eskerrik beroena eman nahi diegu Lizardiko ikasle eta irakasleei.