Zarauzko eskola agenda 2030 barruan eskulanen erakusketa eta lehiaketa burutuko da aste honetan. Eskulanak ikasleek eskolara ekarritako material birziklatuarekin egin dira.
Hamabi lan aukeratu dira erakusketarako.
 Gaur goizean azokako plazara hurbildu gara lanak uztera. Zarauzko gainerako ikastetxeen lanekin batera, azokaren goiko solairuan egongo dira ikusgai.
 Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Bisitariek fitxa bat betez eman ahal izango dute botoa.
Animatu!