Martxoaren 8aren harira, aurten ere proiektu bat osatu dugu eskola osoan lantzeko. Helburua, emakumeek gizarteko alor desberdinetan duten ikusgarritasuna bultzatzea eta haien lana ezagutaraztea da.
Emakume kirolariak, emakume zientzialariak, emakume bertsolariak , emakume idazle eta ilustratzaileak eta emakume musikariak ere aztertu genituen aurreko urteetan, eta aurten, euskal emakume antzezleak izango dira proiekturako aukeratuak.
Etxeetara ere informazioa bidali zaizue eta zuek ere proiektuan parte hartu dezakezue zuen ekarpenak eginez edo seme-alabekin partekatuz.
Lehiaketan parte hartzeko, idazkaritza aurrean (edo partekatu dizuegun aurkezpenean) dagoen fitxa bete beharko da, aukeratutako emakume bakoitzaren izena, dagokion argazkiaren hizkia eta jaiotza urtea adieraziz. Martxoaren 8an, asmatzaile guztien artean egingo den zozketarekin amaituko da jarduera.
Euskal emakume antzezleak ezagutu, gozatu eta lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Bete zuen fitxa eta parte hartu!
Gure proiektuan parte hartzera animatuko zaretelakoan!