Aurreko astean familiekin batera baratzean, auzolanean, txabola berria jarri genuen. Honez gain, lurra mugitu eta bidea egokitzen ere aritu ginen haur zein helduak. Denon ahaleginari esker, orain badugu etxola bat gure lanabes eta materialetarako babesleku eta biltegiratze gisa balioko diguna, baita negutegia jartzeko lursail egoki bat ere. Egindako lanek gure baratzea edertzeaz gain, gure eskolako komunitatearen eta lankidetzaren zentzua indartzen dutela garbi daukagu.
Mila esker bertan parte hartu duzuen guztioi!