Gaur, azaroak 23, hasi da Euskaraldia. Hamaika egunez, euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala egingo dugu milaka pertsonak Euskal Herri osoan zehar. Hizkuntza ohiturei astindu eder bat emateko eta gure hizkuntza erabiltzeko aitzakia polita, bai horixe!
Zarautzen ere ia lau mila lagunek eman dugu izena parte hartzeko, baita Orokietako irakasle, guraso eta langile askok ere.
Anima zaitez zeu ere!
Eta zu, zer izango zara, Ahobizi ala Belarriprest?