A  ze nolako giroa izan genuen asteburuan Orokietan. Ikasturteari merezitako amaiera emateko, eskolako festa izan genuen. Goizean goizetik ez zen alaitasunik ezta  musikarik ere falta izan:ikasleen dantza emanaldiak, tailerrak, jolasak, eta nola ez, agur eta eskertzek ere beren leku hunkigarriak izan zituzten.
Alde batetik, bertso eder bat abestu genion  Balurdin Guraso Elkarteko kide izan den Lurdesi,   34 urte luze ondoren erretiroa hartzeko unea iritsi baitzaio.
Mila esker Lurdes, Orokietako komunitate zabal honi urtetan eskeini diozun guztiagatik!
LH6ko ikasleentzat ere agurrik ez zen falta izan.  Orokietan ibilbide luze baten ondoren iritsi zaie Lizardira joateko unea. Beraien gurasoek etapa baten amaiera eta beste baten hasiera ospatzeko  ikuskizun bikaina eskeini zieten beraien seme-alabei.